NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it.

I understand

Sarbide Automatizatua

Nola sar naiteke Klubera harrera-ordutegitik kanpo?

 

Jarraibide hauek segi:

1. Egin ezazu pista- edo plaza-erreserba partida batean PLAYTOMIC aplikazioaren bidez (baita telefonoz edo harreran ere).

 

2. Erreserba egin ondoren (aurretik ordainduta), bi modutan jasoko duzu baieztapena:

  • App berean (erreserba PLAYTOMIC bidez egiten bada bakarrik).
  • Posta elektroniko baten bidez.

Besteak beste, klubaren atzeko ateko teklatuan sartu beharko dituzun lau zifrako SARBIDE-KODEA jasoko duzu.:

 

 

App-an edo e-mailean jasotako kodea (adibidez: pin_1234) teklatuan sartu.

beti # amaieran sakatu.

Adibidez: 1234 #

Ateko teklatu fisikoaz gain, teklatu birtual bat ere erabil dezakezu, eta QR kode hau erabiliz deskarga dezakezu:

3. Zure kodeak partida hasi baino 15 minutu lehenago balioko du.

4. Sartzean, gure vending-gunean behar dituzun produktuak erosi ahal izango dituzu (bolak, overgripak, freskagarriak, etab.)

5.Erreserbatuko pistaren led argiak automatikoki piztu eta itzaliko dira. Argiak zuen partida hasi baino 5 minutu lehenago piztuko dira eta 5 minutu geroago itzaliko dira, beti ere zuen ondoren beste jokalari batzuk pistara sartzea errespetatuz.

6. Arrazoiren batengatik klubetik irten behar baduzu, mesedez, gogoratu zure sarrera-kodea zurekin eraman behar duzula instalazioetara berriro sartu ahal izateko. Kodea pertsonala eta besterenezina da. Debekatuta dago erreserbatutako jardueratik kanpoko pertsonak sartzea.

7. Gozatu partidaz!!!

8. Partida amaitutakoan, aldagela, atsedenlekua eta vending-a erabil ditzakezu.

9. Instalazioetatik irteteko, sakatu sartzeko erabilitako atearen alboko botoia.

 

Instalazioetako azkena ateratzen bazara, ziurtatu, mesedez, ATEA ITXITA uzten duzula.

* Arazo tekniko larrietarako, deitu 651709109 telefonora.

* Larrialdi medikoetarako 112 telefonora deitu eta, beharrezkoa bada, klubeko telefonora deitu.

 

Klubak zaintza- eta alarma-kameren zirkuitu bat dauka instalatuta.